Dartmoor poni
Dartmoor poni | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Ingalaterra |
Dartmoor ponia, (ingelesez: Dartmoor pony), Ingalaterrako bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriak direla eta, zaldi mota hau ponien sailkapen taldean kokatzen da.
Arrazaren jatorria eta egungo banaketa gune nagusia Ingalaterrako hego mendebaldean kokatzen da, Devonen hain zuzen. Dartmoor Parke Nazionala ren inguruko eskualdean. Zaldi samaldak egoera erdi-basatian larretzen dira bertan, bereziko parkeari izana ematen dioten mortuetan. Bertako eguraldiaren baldintza zakarretara ondo moldatutako zaldia da, oso landatarra. Poni arraza hau beste aldetik parke naturalaren ikur nagusia da. Arraza Britainiar uhartetako mendi eta eremuetako ponietan kokatzen da.
Adituek Dartmoor poniazelta poniak delako taldean sailkatzen dute. Bertan, besteak beste, Euskal Herriko pottoka, Kantabriako zaldi montxinoa, Asturiasko Asturkoiak, Exmoor poni eta New Forest poni arrazak, Galiziako zaldia edo "Faco galegoa", Portugaleko garrano zaldia, Irlandako Connemarako ponia zein Eskoziako Shetland ponia daude ere talde honetan Europako beste zenbait poni arrazaren artean.
Arrazaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dartmoor poniaren harremana Euskal Herriarekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia ugari dago Dartmoor arraza Kantauri itsasoko ertzaren poni arrazekin lotzen duena, Euskal Herriko bertako poni arrazak barne. Hau horrela da zeren eta Industria Iraultzaren urtetan ehunka poni inportatu zituzten Kantabriar erlaitzatik Inglaterrara bertako meategietan lan egiteko Meategiko zaldiak bezala, pottokak, montxinoak eta asturkoiak. Poni hauek beraien ekarpena egin zuten Ingalaterrako poni arrazen garapenean, Exmoor poni eta Dartmoor ponien kasuan ere.
Arrazaren egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Babestua egon arren Dartmoor ponien kopurua murritza da. Duela mende bat 30.000 mila poni zeuden Dartmorren. 1994. urtean berriz 800 abere besterik ez ziren larretzen Parke Naturalean. Gainera bertako baserritarrek ez diete poniei etekin ekonomiko handirik ateratzen eta zera diote; Poniak mantentzea beraientzat "gehiegizko luxua dela"[2]. Paperek eta zaldien pasaporteek ponien mantenu kostea igotzen dute ere.
Dartmorren larretzen dire ponien artean, gutxiengo bat da Dartmoor arraza garbikoak[2]. Equus Survival Trust elkartearen arabera, arraza egoera larrian dago[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arrazari buruzko artikuloa "The equinest" entziklopedia. http://www.theequinest.com/breeds/dartmoor-pony/
- ↑ a b http://www.bbc.co.uk/devon/outdoors/moors/2004/ponies_halved.shtml
- ↑ http://www.equus-survival-trust.org/